Gobierno Vasco

Jangela

Badaude guraso asko eguerdiko denbora tartean euren lanetan daudela eta ondo datorkienei beren seme-alabak ikastetxean bazkaltzen geratzea. Bestaldetik kontutan hartu behar dugu Samaniego-ren heziketa-eskaintza klase ordutegi barruan ez ezik, eguneko beste orduetan ere bultzatzen dela (adibidez, jangela eta klasez kanpoko ekintzen bidez).

Testuinguru honetan kokatzen da gure jangela zerbitzua: alde batetik, familien antolamenduari laguntzeko asmoz eta bestaldetik, heziketa esparru bat bezala era askotara aprobetxatzeko (jaten ikasteko, beste ikaskideekin dauzkaten harremanak hobetzeko, beste motetako ekintzak burutzeko, eguneko jardunaldi eskolarrari etenaldia emateko, etabar).

Informazio bezala, ondoren aurkezten dizkizuegu hurrengo hilabeteetako menu-ak:

 

 

15/16 Ikasturteko prezio taula

Ikasleak Eguneko Hilabeteko
Garraiatuak - 57,34 €
Ez garraiatuak - 79,23 €
2 urtekoak - 79,23 €
Noizbehinkakoak 5,20 € -
© samaniego-tolosa
Teléfono: 943651063 | Fax: 943652943 | 012244aa@hezkuntza.net