Gobierno Vasco

Gorputzaldiak

Gorputzaldiak hezkuntzaren eta dantzaren arteko lan interdisziplinarretik jaiotako hezkuntza egitasmoa da.

 


 

Samaniego eskolan dantzaren bitartez tresna berriak eskaintzeko helburuarekin jarri dugu abian proiektu hau, egun dugun proiektu kurrikularra garatzen laguntzeko. Landuko diren unitate didaktikoak  tresna aproposak dira  berdintasuna, errespetua, tolerantzia, solidaritatea, zintzotasuna eta autonomia sustatzeko.

        

Gorputzaldiak proiektuak gaitasun fisiko, motor, kognitibo, sozial eta afektiboen garapen integrala bermatzeko printzipio orokorrei erantzuten die. Honela, Hezkuntza Konpetentzi orokorrak garatzen lagunduko die, zehatzago elkarbizitzarako konpetentzia, hau da, pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako.

        

Gaitasun sozio afektiboen garapenaren bitartez, ikasleak norberaren ulermenean eta besteekiko erlazioan sakondu ahal izatea bilatuko da. Dantza, mugimendu libre eta jolasa tresna pedagogiko bezala erabiliko dira.

        

Unitate didaktikoetan zehar, eta Oinarrizko  Konpetentzien garapenaren ondoren, ikasleek ikasketak barneratuko dituzte, beste egoera eta testuinguruetan erabili ahal izango dituzten edukiekin erlazioan jarriz. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoan zehar, ikaskuntza esanguratsuaren teoria hartuko da oinarri bezala eta ikasleak aurretik dituen ezagutzak erreferentzi bezala hartuko dira, ikaskuntza berri bat eraikiz eta honela ezagutza egokituz eta berreraikiz.

        

Bestalde, ikaskuntza kooperatiboak ere garrantzia dauka unitate hauetan, ekintza asko esperientzia sozialetan oinarrituko direlako, ikasleen artean informazioa elkar trukatuz eta interakzio horretatik ikasiz.



© samaniego-tolosa
Teléfono: 943651063 | Fax: 943652943 | 012244aa@hezkuntza.net